Atzealdea "Klabe partekatuan" proiektua | kodiseinuko eta koprodukzio ikaskuntza

2025 / 11 / 10

Astelehen honetan, azaroaren 3an, Gipuzkoako Foru Aldundiak, GSR, SIIS eta NUMA erakundeekin batera, "Klabe partekatuan" proiektua jarri du martxan. Laguntza eta zaintza-zerbitzuen baterako diseinuan eta koprodukzioan ikasteko proiektua.

Aurkezpena Francisco Javier Leturia Arrazola Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroen Kudeaketa Integraleko zerbitzuburuak eta BEGOÑA GUTIERREZ EIZAGUIRRE Gipuzkoako Foru Aldundiko Trantsizio Liburu Berdearen koordinatzaileak egin zuten, bai eta Maria José Gárate Olazabal GSRko Zaintza eta Laguntza Ereduaren arduradunak, Inti Fraile Aramburu, SIISeko teknikariak eta Núria Ambrós Roig, NUMAko pertsonarengan zentratutako gizarte-aholkulariak eta ikaskuntza-espazioen bideratzaileak ere.

14 hilabetetan zehar garatuko den proiektuan Gipuzkoako hainbat erakundek hartzen dute parte: Atzegi, EDE Fundazioa, Egogain, Goyeneche, GSR, Gureak, Kabia, Matia, Ospitalarioak Fundazioa Euskadi, San Juan de Dios, Uliazpi, Zabalduz eta Zorroaga, bai eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendekotasun eta desgaitasunen bat duten pertsonei arreta emateko, herritarren partaidetzarako eta zentroen kudeaketa integralerako sailetako profesionalek ere.