Atzealdea "Pertsonalizazioa, partehartzea eta komunitatea" mikrokredentziala amaitu da

2026 / 01 / 21

Amaitu da "Pertsonalizazioa, parte-hartzea eta komunitatea" prestakuntza espezializatua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak, Matia Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatua, mikrokredentzial formatuan eta Europako "Next Generation" funtsen finantzaketarekin. Ikasleek lehen edizio honetako azken proiektuak aurkeztu eta defendatu dituzte.

Oso positiboki baloratzen da ikasleek (28 pertsona) ikasturtean zehar izan duten parte-hartzea, presentzialtasuna eta inplikazio handia, bai eta 75 profesionalek osatzen duten irakasle-taldearen kalitatea, esperientzia eta aniztasuna ere.

Mikrokredentzialaren helburu nagusietako bat komunitatea eta sarea sortzea izan da, bai ikasleen artean, bai irakasleen artean. Irakasleek oso balorazio positiboa egin dute prestakuntzari buruz, eta nazioartean aitzindari izan dela nabarmendu dute. Era berean, positiboki baloratu dute pertsonalizazioaren eta persona ardatz duten (ACP) ikuspegien eta komunitate- eta herritartasun-ikuspegien arteko integrazioa, bai eta zerbitzuen eta komunitatearen ikuspegia ere, bigarren ediziorako hobetu daitekeena.

Prestakuntza-programa hau sareak lidergo-, kudeaketa-, laguntza- eta zainketa-lanpostuetan gaitutako pertsonak izateko duen behar estrategikoaren barruan kokatzen da, Gipuzkoako Laguntza eta Zaintza Ereduaren Erreferentzia Esparruarekin lerrokatuta; izan ere, eredu hori duela gutxi onartu da, eta gaur egun ezarpen-prozesuan dago.