Atzealdea 2024KO BERO PLANA

Osasun Sailak, Osasun Publikoko Zuzendaritzaren bitartez, 2024ko Bero Plana BEROAREN AURKAKO PLANA (euskadi.eus) aurkeztu du. Irailaren 30era arte garatuko da, eta helburua da gehiegizko tenperaturak herritarren osasunean duen inpaktua prebenitzea eta murriztea urteko hilabete beroenetan, bereziki egoera ahulenean dauden kolektiboei dagokienez

2024 / 06 / 11

Planak Beroak osasunean dituen ondorioei buruzko informazioa eta horiek prebenitzeko gomendioak jasotzen ditu, bai herritarrentzat, bai inplikatutako beste erakunde batzuentzat. Horretarako, funtsezko hiru elementutan oinarritzen da: tenperaturen iragarpena eta ebaluazioa; tenperatura altuek osasunean dituzten ondorioen zaintza epidemiologikoa; eta abisuak eta prebentzio-neurriak jakinarazteko sistema bat bero handieneko aldietan.

Informazio gehiago Osasun Sailaren webgunean