Atzealdea 2026ko WEBINARRA ABIATU DA

Gaur, urriak 7, webinarraren hiru saioetatik lehenengoa ikusteko aukera...

2026 / 10 / 09

Gaur, urriak 7, webinarraren hiru saioetatik lehenengoa ikusteko aukera izan dugu, “Aldaketa sakon baterantz laguntza-eta zaintza-sisteman” lelopean. Oraingo hontan Javier Sanchoren eskutik eta “Laguntza eta zaintza-ereduaren erreferentzi-esparrua” izenburuarekin, ordu betez ia 100 lagun pasatxok gurekin konektatzeko aukera izan dute. 

Gaurkoan izan den bezela, hurrengo bi saioetan ere Ana Roderaren parte hartzea edukiko dugu. Bera arduratuko da arbel interaktiboan egingo diren komentario eta ekarpenak guztiekin partekatzera. Ez dugu nahi inork bere ekarpenak egin gabe geratzea, beraz, hemen uzten dizkizuegu bai saioaren grabaketa baita arbel interaktiboaren esteka ere. Animatu zaitezte parte hartzera!! 

Arbel Interaktiboa

Laguntza eta zaintza ereduaren_J. Sacho

 

Azkenik, gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu konektatu zareten pertsona guztiei eta bereziki Oviedo, Canarias, Castilla y Leon, Aragon, Murcia eta Bartzelonatik egin duzuenok. Era berean, gure hizlari Javier Sancho-ri eta Ana Roderari ere.

Gure aldetik, besterik ez. Gogoratu hurrengo saioa  azaroaren 14ean ospatuko dela “Koprodukzioa: norbaitentzat lan egitetik norbaitekin lan egitera”  Nuria Ambros hizlariaren eskutik. Ez galdu!!