Atzealdea ALGARAKLOWN ospitaleko Pailazoen Elkartea

2025 / 05 / 02

Algaraklown ospitaleko pailazoen elkartearen lan ildo nagusia osasunaren arloan aurrera eramaten da,  ospitaletan nahiz adineko egoitzetan dauden pertsonei akonpainamendua emanez. Umorea erabiliz, emozioak lantzen dira, haien egoera fisikoa, psikikoa eta emozionala hobetzeko helburuarekin. Umorea, jolasa eta samurtasuna erabiliz, pazienteen, egoiliarren eta haien familien bizipena goxatzea lortzen da.

Urteak daramatzate adinekoen egoitzetan interbentzioak egiten, eta urte horietan guztietan ikusi dute osasun mentala erasanda duten adineko pertsona gehien-gehienak eroso sentitzen direla egoitzara joaten zaizkien klownsekin harremanean. Interbentzio horiek bi motatakoak izan daitezke:

  • Bisita puntualak: Gipuzkoako adineko egoitzetan aurrera eramaten dira, eta hilabete bakoitzean, gutxienez, egoitza batera egiten da bisita.
  • Geriatriklown: bisita puntualei jarraipena eta sakontasuna ematea datza. 12 saio egiten dira egoitzan, astean behinekoak direnak, eta pailazo bikote profesional batek gauzatzen du.

Algaraklown| Payasos de Hospital y Residencias Donostia San Sebastián