350.000 euroko dirulaguntzak banatuko ditu Emakundek enpresa-erakundeetan berdintasuna sustatzeko
2026 / 06 / 26Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak 350.000 euro bideratuko ditu guztira enpresa-erakundeetan eta beste erakunde batzuetan berdintasuna sustatzera, EHAAn argitaratzen den ebazpenean jasotzen den bezala. Laguntzak enpresei, erakunde pribatuei, kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzenduta daude, Emakundek homologatutako aholkularitza-enpresa bat kontratatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa eta berdintasunerako plana egiteko eta plan horietan jasotako neurriak ezartzeko.