Atzealdea Foru Aldundiak ‘Gipuzkoa mugituz’ ekimena abiarazi du, jarduera fisikoaren bidez zahartze osasuntsua sustatzeko zazpi asteko liga birtuala

Ekimena urriaren 26tik abenduaren 15era bitartean egingo da, eta helburu du Gipuzkoako udalerri guztietara iristea, eta gutxienez 3.000 pertsonaren parte-hartzea lortzea. Erronka...

2026 / 10 / 21

Ekimena urriaren 26tik abenduaren 15era bitartean egingo da, eta helburu du Gipuzkoako udalerri guztietara iristea, eta gutxienez 3.000 pertsonaren parte-hartzea lortzea. Erronka 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago bereziki, eta ohitura osasungarriak sustatzea, ahultasuna prebenitzea eta autonomia pertsonala bultzatzea du xede. Wellk aplikazioaren bidez, herritarrek kilometroak eta puntuak pilatu ahal izango dituzte beren udalerriarentzat, eguneroko jardueren bidez, hala nola oinez ibiltzea, korrika egitea edo bizikletan ibiltzea. Beste lurralde batzuetan egindako esperientzietan, izena eman zuten pertsonen %36k ez zuen kirola egiteko ohiturarik. Bildutako datuei esker, parte-hartzaileen jarduera fisikoaren ohiturak hobeto ezagutu ahal izango dira, informazioa hainbat aldagairen arabera banakatuta.

Irakurri gehiago