Ekainaren 16tik 18ra Hiri eta Komunitate Lagunkoien 3. Mundu Topaketa egingo da Donostiako Kursaalean....
2026 / 06 / 12Ekainaren 16tik 18ra Hiri eta Komunitate Lagunkoien 3. Mundu Topaketa egingo da Donostiako Kursaalean. Adiskidetasuna, zahartze aktiboa eta osasuntsua eta zainketen eraldaketa ardatz izango dituen nazioarteko topaketa hau Imsersok, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak antolatu dute.
Hiru egunez, mundu osoko erakundeetako 700 baino gehiago ordezkariek, profesionalek, ikertzaileek eta arduradun publikoek ezagutza, esperientziak, jardunbide egokiak eta berrikuntza-ereduak partekatuko dituzte, belaunaldi guztientzako komunitate inklusiboagoa, konektatuagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko helburuarekin.
Aurrez aurre parte hartzeko izena emateko epea itxita dagoen arren, kongresuko osoko bilkurak streaming bidez jarraitzera gonbidatu nahi zaitugu. Horretarako, Kongresuaren webgune ofiziala erabil dezakezu; bertan, programari buruzko informazio guztia ere aurkituko duzu.