Atzealdea LAGUNTZA AUTOBIDERATUAK: ESKERRIK ASKO POSIBLE EGITEAGATIK!

Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentutik benetan....

2026 / 09 / 28

Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentutik benetan eskertzen dizugu irailaren 17an Arima Hotelean (Donostia) egin genuen Laguntza Autobideratuei buruzko jardunaldian parte hartzeagatik. 

Zure presentziak, galderek eta ekarpenek aberastu egin dute hausnarketa hau, eta elkarrizketa honek zentzua du ezagutza eta esperientzia desberdinak dituzten pertsonen artean eraikitzen badugu. 

Hainbat ideia eraman ditugu gurekin. Lehenengoa da Laguntza Autobideratuak ez direla aurrekontu bat esleitzea soilik: pertsona bakoitzari bere bizitzari buruz erabakitzeko aukera ematen dion sistema bat eraikitzea da. Bigarrena da ez direla ideia inspiragarri bat soilik, baizik eta beste leku batzuetan dagoeneko pertsona askoren bizitza hobetzen ari den errealitate bat. Eta hirugarrena da askotan bidea probatuz hasten dela, txikitik eta modu pragmatikoan.

Jardunaldi hau abiapuntu bat da. Hurrengo urratsetan elkarlanean jarraitzeko aukera izatea espero dugu.

Mila esker

Jardunaldian partekatutako eta interesgarria izan dakizuekeen materiala utziko dizuegu:

Sintesis de la jornada

Simon Duffy_Aurkezpena

Joseba Zalakain_Aurkezpena

Beatriz Cuchi_Aurkezpena

Alvaro Galan_Aurkezpena