"Pertsonalizazioa, Parte-hartzea eta Komunitatea" mikrokredentziala martxan jarri da. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Matiak antolatutako topaketa, hausnarketa eta ikaskuntza partekaturako gunea.
Gizarte-zerbitzuak eraldatzen ari diren une honetan, programa hau pertsonak ardatz dituen eredu bat bultzatzeko sortu da, Giza Eskubideetan, gizarteratze komunitarioan eta herritarren erabateko jardunean oinarritua, zainketen arloko profesionalei eta pertsonei norabide horretan aurrera egiteko tresna zehatzak eskainiz.
Inaugurazioan parte hartu zuten Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak, María Muñoz Matiako Egoitza Arretako zuzendariak, Eneritz Gómez Lázaro Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko dekanoak eta Francisco Javier Leturia Arrazola Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroen Kudeaketa Integraleko zerbitzuburuak.
Hau gizarte zerbitzuak birpentsatzera eta, praktikatik eta komunitatetik, laguntza modu etiko, parte-hartzaile eta pertsonarengan zentratuagoak eraikitzera gonbidatzen duen ibilbidearen hasiera baino ez da.