Maiatzaren 28an eta 29an Donostian ospatu genuen Zahartzaroaren XXII. Kongresua, eta gaur bertan bizitakoaren....
2026 / 06 / 08Maiatzaren 28an eta 29an Donostian ospatu genuen Zahartzaroaren XXII. Kongresua, eta gaur bertan bizitakoaren laburpena partekatu nahi dugu zuekin. 220 pertsona baino gehiago elkartu ginen zahartzearen, zaintzen eta berrikuntzaren inguruan hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta etorkizuneko erronkei buruz eztabaidatzeko.

"Pertsona nagusien arretaren 2030erako horizontea. Berrikuntza eta erronka berriak" lelopean, Kongresuak Euskadiko erakundeak, profesionalak, ikertzaileak eta gizarte-erakundeak bildu zituen.
Jardunaldietan hainbat ideia nagusi azpimarratu ziren:
• Etxeko eta komunitateko arreta indartzea izango da datozen urteetako erronka nagusietako bat.
• Koordinazio soziosanitario eraginkorragoa behar da pertsonen beharrei modu integralean erantzuteko.
• Laguntza pertsonalizatuagoak garatu behar dira, pertsona bakoitzaren bizi-proiektua errespetatuz.
• Zaintza-politikak ebaluatzea ezinbestekoa da benetako inpaktua neurtzeko eta erabaki publikoak hobetzeko.
Kongresuan egoitza-ereduaren bilakaera, hauskortasuna, dementzia, bizitzaren amaierako arreta eta zaintzei aplikatutako teknologia berriak ere jorratu ziren.
Kongresuaren balorazioa
• Gogobetetasun orokorra: 8,6/10
• Esku-hartzeen kalitatea: 8,8/10
• Antolakuntza: 8,8/10
• Edukien erabilgarritasuna: 8,7/10
Kongresuko albistea, argazkiak eta material osagarria gure webgunean aurki ditzakezue.