Joan den urriaren 3an egindako jardunaldia: Eguneko zentroek eta eguneko arreta zerbitzuek Gipuzkoako laguntza eta zaintza estrategia berrian duten funtzioaren inguruan hausnartuz.
Testuingurua
Laguntza- eta zaintza-sistemak birformulazio-prozesu batean daude estatuan, eta, bereziki, Gipuzkoan. Horren erakusgarri dira Gipuzkoan Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko udalekin lankidetzan bultzatutako "Desinstituzionalizaziorako estatu-estrategia" bezalako estrategien garapena, baina, zehazkiago, "zaintzarako tokiko ekosistemak" edo "etxeko laguntza eta zaintzarako estrategia". Etxean, pertsonalizazioan eta ikuspegi komunitarioan (besteak beste) oinarritutako laguntza- eta zaintza-eredu batean aurrera egiteko estrategia horiek planteatzen duten esparrutik abiatuta, beharrezkoa da hori ahalbidetuko duten zerbitzu eta prestazio zehatzak hausnartzea eta birformulatzea. Zeregin horretan, zalantzarik gabe, berebiziko garrantzia duten zerbitzuetako bi eguneko zentroak dira (2.2.1. Zorroari buruzko Dekretua) eta Eguneko Arreta Zerbitzuak (1.7. Zorroari buruzko Dekretua), adinekoentzat. Hori aitzakiatzat hartuta, kasu honetan proposatzen da horiek gaur egun betetzen duten funtzioan sakontzea, eta erronken inguruan hausnartzea, horiek hobetzen, egokitzen eta errealitate berrian txertatzen aurrera egiteko. Errealitate berri horren ezaugarria dira aipatutako "tokiko zaintza-ekosistemak" eta Gipuzkoan berriki egindako "etxean laguntzeko eta zaintzeko estrategia".
Helburua eta metodologia
Jardunaldiaren helburu nagusia, oinarrizko gizarte-zerbitzuetako, eguneko zentroetako eta Foru Aldundiko 100 profesionalek baino gehiagok parte hartu zutena, lurraldeko laguntza- eta zaintza-estrategia berrien esparruan eguneko zentroek eta/edo eguneko arreta-zerbitzuek duten funtzioaren inguruan hausnartzea zen. Halaber, honako helburu espezifiko hauek planteatu ziren:
- Hobetzeko gakoak eta palankak identifikatzea.
- Garatzeko zailtasunak eta mugak detektatzea.
- Logika ekosistemikoan eta komunitarioan lekua bilatzea.
Erabilitako metodologia:
Ponentziak:
“Agenda 2030” Xanti Moriones. Agenda, Berrikuntza eta Ebaluazioa zerbitzuburua. Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentua. GFA. Deskargatu hemen dokumentua
"Liburu Berdea: etorkizuneko egoitzetarako trantsizioa. Eguneko zentroak "Begoña Gutiérrez. Liburu Berdearen Koordinatzailea. Zentroen Kudeaketa Integrala. Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentua. GFA. Deskargatu hemen dokumentua
"Gipuzkoako eguneko zentroen bilakaera eta egungo egoera" Garbiñe Saizar. Mendekotasuna eta desgaitasuna duten adinekoentzako zentroen atalburua. Gizarte Politiketako Departamentua. GFA. Deskargatu hemen dokumentua
Esperientzien mahaia:
- Azterlanaren aurkezpena. Babes Sarea -Hurkoa Fundazioa eta Matia Fundazioa-. Erkuden Aldaz, Matia Fundazioa.
- Komunitateko Eguneko Arreta Zerbitzua, laguntzarako talde teknikoekin. Maider Asurmendi, Matia Fundazioa.
- Bizkaiko EtxeTIC zentroak. Etxean egoten laguntzeko zerbitzu publikoa-.Ainhoa Resano, Bizkaiko Foru Aldundia eta EtxeTIC Etxabarri.
- Bagara zentroa. Maria Nogues, Gureak.
- Musakola zentroa. Mikel Tellaeche, Aita Menni.
- Garagune zentroa. Aitziber Soraluce, Fundación Goyeneche.
Lantaldeak:
Hainbat lantalde sortu ziren jardunaldian proposatutako gaien inguruan hausnartzeko. Talde bakoitzak bere ekarpenak jaso eta ondorioak partekatu zituen jardunaldiaren amaieran.
Ondorioak
Talde-lana honako gai hauen inguruan garatu zen:
- Eguneko zentroek aurre egin beharreko zailtasunak
- Eguneko zentroen indarguneak
- Garapenerako eta berrikuntzarako aukerak. Etorkizuna irudikatzen.
- Eguneko zentroak logika ekosistemikoan txertatzea
Taldeek atera zituzten ondorioak dokumentuen ataleko azken dokumentuan jaso dira. Lan taldeetan garatutako gaiak