Agenda pública
Aurkezpena
Azken urteotan, Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko arreta- eta zaintza-ereduaren aldaketa bultzatu du, besteak beste, pertsonalizaziora, tokiko zaintza-ekosistemak sortzera eta desinstituzionalizazio-prozesuetara bideratutako politikak sustatuz.
Testuinguru horretan, Gipuzkoako Liburu Berdea zentro eta
zerbitzuetan zaintza-eredua eraldatzeko esparru estrategiko baten
gisara osatu da, aldaketa horri buruzko ikuspegi instituzionala
eskainiz eta partekatuz. Dokumentu honek ibilbide-orri integral eta
parte-hartzaile bat ezartzen du, Gipuzkoako 2030 Agendarekin
lerrokatuta, zainketen pertsonalizazioaren ikuspegian oinarritzen
dena: pertsona bakoitzak bere bizitzaren, nahien eta lehentasunen
kontrolari eustea bilatzen du, autonomiaren, duintasunaren eta edozein
zainketa-ingurunetan, zentro edo zerbitzu komunitarioetan,
bizitza-proiektu bat garatzeko eskubidearen alde eginez.
Zainketa eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako
"Zaintzatik laguntzetara eta komunitateko inklusiora:
pertsonarengan oinarritutako arreta" jardunaldia jardunbide
egokien jardunaldia da, eta, ezagutzaren eta ikaskuntzaren
kudeaketaren ikuspegitik, zainketa-ereduaren trantsizioan funtsezko
printzipio horiek zabaldu, partekatu eta sarean eraikitzen jarraitu
nahi du.
Topaketa hau, eredua praxi profesionalean dituen inplikazioetan
kokatzeaz gain, berrikuntzan, etengabeko hobekuntzan, ebaluazioan eta
arretaren kalitatean oinarritzen da. Era berean, bere helburua
lurraldeko zentro eta zerbitzu komunitarioetako jardunbide egoki
batzuk aitortzea eta ikusaraztea da, pertsonarengan arreta handiagoa
jartzen duen zainketa-eredu bateranzko aldaketa horretan laguntzen baitute.