Describapena
Uda Ikastaro hau gizarte partaidetzarako, hausnarketarako, ikaskuntzarako eta ekintzarako gune gisa planteatzen zen, pertsona guztien parte-hartze erreal eta eraginkorraren inguruan, arreta berezia jarriz laguntza gehiago behar dutenengan. Bereziki pertsona horiei zuzendutako ikastaroa bazen ere, begirada zabala eta zeharkakoa eskaini nahi zuen.
Ikastaroa bi ardatz nagusiren inguruan egituratu zen. Alde batetik, gizartean parte hartzeko gune irekia izan nahi zuen, hainbat arlotako profesionalek, zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek, familiakoek eta, oro har, herritarrek bat egin zezaten. Bestetik, parte- hartze sinbolikoa gainditzen duen ikuspegia proposatzen zuen, laguntzen diseinu eta kudeaketan, baliabideetan eta gobernantza egituretan, lankidetzan oinarritutako ikuspegi estrategiko eta praktikoa sustatuz.
Bi egunetan zehar, pertsonek beren planetan eta bizi-proiektuetan, erakundeetan eta administrazioetan, eta gizarte egituran parte har dezaten sustatzeko estrategiak, tresnak eta metodologiak identifikatu eta jorratu ziren; zehazki, gobernantza parte-hartzailean, autoprodukzioan, koprodukzioan eta laguntzen pertsonalizazioan lan egin zen.
Ikastaro honek entzuteko eta parte-hartzeko guneak uztartu zituen esperientzia inspiratzaileen, elkarrizketarako espazioen eta ariketa praktikoen bidez, adituekin, erakundeetako arduradunekin eta ikastaroko parte-hartzaileekin. Horrekin batera, autodeterminazioa, ahalduntzea eta pertsonen eta haien laguntza zirkuluen parte-hartzea sustatzeko funtsezko elementuak aztertu ziren hainbat eremu eta mailatan.
Ekainak 24, 2025
Inaugurazioa instituzionala
- Irune Galarraga. Zentroen Kudeaketa Integraleko zuzendaria. GFA
- Patxi Leturia. Zentroen Kudeaketa Integraleko zerbitzuburua. GFA
- Idoia Otaegui. UIK
- Maider Cortajarena. UIK
Gaiaren sarrera: pertsonen parte-hartze erreala arlo pertsonalean, erakundeetan eta komunitatean
- Koldo Aulestia. Alzheimerraren arloan 25 urteko esperientzia
Parte-hartze errealari buruzko hausnarketa kolektiboa: talde elkarrizketak
Parte hartzaile edo bertaratutako pertsona guztien artean:
Esperientzia inspiratzaileak (I). Bizitza-proiektuetan parte hartzea
.- “Hau da niri bizitza, eta punto”. Pertsonan Zentratutako Plangintza. Jon Ander López. Fundación Goyeneche.
.- “Zuk jakitea nahi dut” gida Olaia Arana
Esperientzia inspiratzaileal (II). Bizitza proiektuetan parte hartzea
.- Bizitza Independenterako Programa. Mª Carmen Pagoaga. Atzegi
M. Carmen Pagoagaren Aurkezpena
.- Norberak Zuzendutako Laguntzen Proiektu Pilotua. Amalia San Román. Plena Inclusión España
Ekainak 25, 2025
Hitzaldi dinamikoa: parte-hartze erreala erakundeetan eta komunitateetan
Esperientzia inspiratzaileak (I). Erakundeetan eta politika publikoen diseinuan parte hartzea
.- Matia Fundazioaren Eskubideen Batzordea. Xabier Madina
.- Aspace-ko Batzordea
.- Estatuko Desinstituzionalizazioa Estrategian parte hartzea. Amparo Muñoz
Esperientzia inspiratzaileak (II). Parte-hartze komunitarioa
.- Auzoan Zerbitzua. Fundación Goyeneche. Josemi Calcerrada
.- Usurbilgo Zaintza Ekosistema
Esperientzien inguruko hausnarketa kolektiboa: talde-elkarrizketak
Parte-hartzaile edo bertaratutako pertsona guztien artean
Ikastaroaren itxiera
Baterako hausnarketa-prozesuen ondoriozko panelak