Euskadi, Nafarroa, Akitania Berria eta Okzitaniako eskualdeetako bizitza-luzetasunaren zaintzari buruzko NEXT- CARE proiektua online mintegien ziklo bat garatzen ari da. Hirugarren eta azken topaketa uztailaren 3an izango da, 10:00etan.
Hirugarren mintegia belaunaldi-arteko elkartasunaren kontzeptua aztertzeko izango da. Bi orduko iraupena izango du eta Txema Ezkerra Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren zuzendariak parte hartuko du.
Ondoren, tailer bat egingo dugu, belaunaldi-arteko elkartasunaren kontzeptuari buruz hausnartzeko. Taldeak modu antolatuan egingo du lan, guztien parte-hartzea bermatzeko dinamizazio-tresna digitalak erabiliz.