Testuingurua
Laguntza- eta zaintza-sistemak birformulazio-prozesu batean daude estatuan, eta, bereziki, Gipuzkoan. Horren erakusgarri dira Gipuzkoan Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko udalekin lankidetzan bultzatutako "Desinstituzionalizaziorako estatu-estrategia" bezalako estrategien garapena, baina, zehazkiago, "zaintzarako tokiko ekosistemak" edo "etxeko laguntza eta zaintzarako estrategia".
Egoitza-zentroei dagokienez, esan behar da etengabeko arreta- eta zaintza-ereduan berrikuntzak garatzeko urratsak ematen ari direla. Hala ere, berrikuntza horietako asko gutxi egituratuta daude eta hedapen mugatua dute. Berrikuntzen sistematizazioari esker, arreta- eta zainketa-ereduan berrikuntza bat ezartzean lortu diren prozesuak eta emaitzak "kodetu" daitezke. Sistematizazioak berrikuntza bat ikusaraztea eta bertatik ikastea errazten du, adopzioa/egokitzapena errazteko.
Esparru horren barruan, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak honako helburu hauek ditu:
• 1. helburua. Berrikuntzako jardunbide egokiak identifikatzea eta sistematizatzea (soziala, teknologikoa, antolamendukoa eta espazio fisikoak), egoitza-zentroetako arreta- eta zaintza-ereduan aldaketak bultzatzen dituztenak.
• 2. helburua. Berrikuntzako jardunbide egokiak trukatzean oinarritutako ikaskuntza-programa bat diseinatu, baliozkotu eta abian jartzea, hiru truke-modalitatetan oinarritutako ikaskuntza-moduluetan oinarrituta (webinars, mintegiak eta ikaskuntza-bisitak).
• 3. helburua. zentroetako kudeatzaileek, profesionalek, erabiltzaileek eta senideek eta egoitza-zentroetako berrikuntzan adituak diren pertsonek osatutako ikaskuntza-komunitatea bultzatzea.
• 4. helburua. Ikaskuntzako Atari Digital bat abian jartzea, elkarrekintzak, ikaskuntza-komunitatearen lana eta Ikaskuntzako Jardueren Plana gauzatzea errazteko.
• 5. helburua. Ikaskuntza-sarearen emaitzen, trukeen eta produktuen komunikazio-plana egituratzea.
Jardunaldiaren helburua
Hainbat eremutako gizarte-zerbitzuetako 300 profesionalek baino gehiagok parte hartu zuten jardunaldiaren helburu nagusia lurraldeko hainbat zerbitzutan garatzen ari diren Jardunbide Egoki batzuk ezagutaraztea eta laguntzetan eta zaintzan pertsonalizazio-ereduaren garapenean egiten duten ekarpenari buruz hausnartzea zen.
Halaber, honako helburu espezifiko hauek planteatu ziren:
• Laguntzetan eta zaintzetan pertsonalizazio-ereduarekin jarraitzeko gakoak identifikatzea
• Garatzeko zailtasunak eta mugak detektatzea.
• Berrikuntzan transferitu eta laguntzeko beharrari buruz hausnartzea.
• Eraldaketa sektorearen barruan gauzatzen lagunduko duten teknikak aplikatzea.
Programa
Inaugurazio instituzionala eta aurkezpena
Maite Peña. Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentua. GFA
Berrikuntzatik esperientziara: Agenda 2030 eta Gipuzkoako Liburu Berdea bultzatuz, zainketen etorkizuna
Irune Galarraga. Zentroen Kudeaketa Integraleko zuzendari nagusia
Orientabideak, esperientziak eta jardunbide egokiak gizarte politiketan
Joseba Zalakain. SIIS Gizarte Informazio eta Ikekerta Zerbitzua. Aurkezpena ikusi
CuidAs Estrategia. Nola ebaluatu eta lagundu etengabeko arretaren kalitatea
Teresa Martínez Rodríguez. CuidAS estrategiaren eta sarearen koordinatzaile teknikoa. Asturiasko Printzerriko Eskubide Soziales eta Ongizatearen Kontselaritza. Aurkezpena ikusi
Esperientzi mahaiak:
1.- Mahaia: Jardunbide egokiak zentroetan: pertsonalizazioa pertsonen bizi-ibilbidean.
Etxez aldatzeko prozesua prestatzen. Petra Lekuona. Oiartzun. Fundación Matía.
Familien eta laguntza taldeen inplikazioa zentroetako egunerokotasunean. Zorroaga. Donostia.
"Bizitzaren historia" pertsonan oinarritutako plangintzan. San Martín. Oñati. Aita Menni. Kabia.
Esku-hartze pertsonalizatua bizitzaren azken uneetan. Sta. María Magdalena. Hernani. Kabia.
2.- Mahaia: Jardunbide egokiak akonpainamenduan eta zerbitzu komunitarioetan
Eskualdeko Laguntza Zerbitzua. Fundación Social Emaús.
Bagara. Gureak.
Etxera Buelta Cruz Roja San Sebastián.
Buruko nahasmendu larria duten pertsonengan etxean esku hartzea. Hospital Aita Menni.
Jardunbide egokien aintzatespena eta amaiera instituzionala.
Maite Peña. Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentua.