TopaGune Ikastaroa: Harremanak, lurraldea eta sostengua: Gipuzkoan komunitatea zaindu eta eraikitzea

2026.09.15  - 2026.09.16

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Miramar Jauregia

 

Uda Ikastaro honek pertsona eta komunitatea, harremanak eta loturak erdigunean jartzen dituen begirada bat proposatzen du; lurraldearen, egunerokotasunaren eta kolektiboaren indarra onartzen duena; eta herritarrak bere ongizatearen protagonista gisa ulertzen dituena.

Loturak eraikitzean, elkarrekin sortzean, horizontaltasunean eta gertuko laguntzan oinarritzen gara pertsonekin lan egiteko eta laguntza emateko moduan. Eraldaketarako efektu biderkatzailea duen ikuspegiaz ari gara; pertsonak, taldeak, zerbitzuak, ekipamenduak eta auzoak eraldatzeko gai denaz

Egun, filosofia hori bat dator Gipuzkoako marko komunitarioarekin. Marko horrek gizarte-ekintzako politika publikoak bultzatu nahi ditu, gizarte-kohesioan, partaidetzan eta konpromisoan oinarritutako borondate eraldatzailearekin. Horrela, lurralde honek bere kapital soziala eta sare komunitarioa indartzearen, eta administrazioa rol erraztatzailean eta eraikitzailean jartzearen alde egiten du.

Horri gehitu behar zaio Gipuzkoako zaintza eta laguntza eredua; duintasuna, pertsonalizazioa eta autodeterminazioa defendatzen dituen marko berritzailea, zerbitzuak ongizatean eta bizi-kalitatean benetako emaitzetara bideratzen dituena.

Ikastaroa Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du, zehazki, Gobernantza Departamentuko Gobernu Oneko eta Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak, Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroen Kudeaketa Integraleko Zerbitzuarekin lankidetzan. Bartzelonako Udaleko Ekintza Komunitarioko Zerbitzuak ere parte hartzen du.

Ikastaro hau TopaGune motatakoa izango da. Izen hau, partaidetza maila altuena eragiten duten ikastaroei ematen zaie. Kasu hauetan ikastaroen zuzendariak, UIKko zuzendaritza akademikoak eta ikastaroan erraztatzaile lanak egingo dituen pertsonak elkarrekin diseinatzen dituzte eraginkorrenak izango diren teknikak ikastaroa parte hartzailea izateko. Horrela, ikastaroan parte hartuko duten pertsonek Uda Ikastaro honetan proposatuko diren hausnarketa eta ko-sorkuntza dinamiketan parte hartze aktiboa izango dute.

Izena eman